Buscar este blog

martes, 29 de noviembre de 2016

HAUSNARKETA

Blog honi amaiera emateko hausnarketa bat egingo dut ikasi dudan guztiaren inguruan. Orokorrean Irailetik hona, IKT-ko saioetan gai asko landu ditugu, baina hauek lantzeko modua oso erakargarria irudi zait irakasleak planteatutako jarduerak dinamikoak iruditu zaizkidalako.

Ikasgai honen dinamismoa definitzeko hitz bat aukeratzeko eskatuko balidate, aurkezpenak hitza erabiliko nuke. Hauen bitartez asko ikasi baitdut, eta programa ezberdinak erabiltzen hasi naiz. Aplikazio asko erabiltzen ikasi dut; Emaze, Prezi, Kahoot, Movie Maker... honako hauek irakaskuntza mundurako oso baliagarriak izango zaizkidala pentsatzen dut.

Landu ditugun gaietatik interesgarriena aukeratu beharko banu, gure presentaziorako gaia, Web 2.0, edo Praktika honen gaia aukeratuko nuke, oso dinamika hona iruditu zaidalako eta gai honek transmititzen zuen guztia oso baliagarria izango zaidalako etorkizunean. Eta gutxien gustatu zitzaidan gaia Big Datarena izango zen oso gai pisutsua iruditu bait zitzaidan.

Bukatzeko klasekideei buruz ez dut kexarik, oso talde ona dela iruditzen baitzait. Bestetik nire taldekideak oso jatorrak eta langileak izan dira eta ideiak botatzeko orduan sortzaileak. Eta guzti hontara irakaslearen jarrera gehitzen badiogu, lan egiteko modu ezin hobe honek gelako giroa oso ona izatea lagundu du.


Mila esker Bego!

Resultado de imagen para gifs eskerrik asko

AZTERKETARAKO PRESTAKUNTZA

Gaur goizean, gelara iritsi orduko, azterketari buruz hasi gara hitz egiten eta ariketa bat egin dugu azterketa simulatuz. Lehenik eta behin, gure postara irudi batzuk bidali ditu eta horietatik binaka bat aukeratu ondoren, irudi horrek zer trasmititzen digun esan behar genuen, lehendabizi gure artean eta gero klase guztiaren aurrean


Guk irudi hau aukeratu dugu, honek orokorrean duen esanahi garrantzitsuarengatik.


-Irudiaren deskribapena: Aita bat bere alabaren logelan dago, eta lotara joan aurretik twitterra irakurri nahi dion galdetzen dio.

-Teoriari begira: Irudian sakonduz web 2.0ko aplikazioen erabilera okerra irudikatzen da. Eskoletan zein familietan teknologia berrien erabilpen txarra egiten da, batzutan hezkuntza "tradizionala" teknologia berriekin ordezkatzen da.  Goazen ohitura tradizionalak
kontserbatzera. 

Aukeratzeko genituen beste irudiak jaraian uzten dizkizuet:

lunes, 21 de noviembre de 2016

PRAKTIKETATIK UNIBERTSITATERA

Gaur, Astelehena 21, praktiketatik bueltatu gara klaseetara.
Lehenengo orduan praktiketan ikusitako gai hauen inguruan hitz egin dugu:
- Praktiketako egonaldia, positiboa edo negatiboa?
- Unibertsitatean ikasitakoa eta eskoletan ikusitakoa konparagarria?
- Zerbait faltan bota dugu?
- IKT-ak praktiketan?
Egia esan, askotariko ikuspuntuak eduki ditugu gelan, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak baina jasotako informazio guztia oso baliogarria dela iruditzen zait, gainera hau guztiaz jarduteko denbora eduki dugu eta irakasleak bere iritzi pertsonala eman digu.
Nire esperientzia: