Buscar este blog

lunes, 21 de noviembre de 2016

PRAKTIKETATIK UNIBERTSITATERA

Gaur, Astelehena 21, praktiketatik bueltatu gara klaseetara.
Lehenengo orduan praktiketan ikusitako gai hauen inguruan hitz egin dugu:
- Praktiketako egonaldia, positiboa edo negatiboa?
- Unibertsitatean ikasitakoa eta eskoletan ikusitakoa konparagarria?
- Zerbait faltan bota dugu?
- IKT-ak praktiketan?
Egia esan, askotariko ikuspuntuak eduki ditugu gelan, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak baina jasotako informazio guztia oso baliogarria dela iruditzen zait, gainera hau guztiaz jarduteko denbora eduki dugu eta irakasleak bere iritzi pertsonala eman digu.
Nire esperientzia:

Nire esperientzia oso baliogarria izan dela uste dut. Nire praktiketako tutora oso lagungarria izan da nire formakuntzan eta asko irakatxi dit. Gainera zentroan jaso dudan tratua 10ekoa izan da eta asko eskertu diet ordezkapenen bat egin behar zenean ni kontuan edukitzea, oso baliogarria izan zaitelako ikasgai batzuk bakarrik eman behar izatea.
Gainera, praktika hauek benetan irakasle izan nahi dudan jakiteko balio izan zaizkit eta ikasgelan jaso dudan berotasuna ezin hobea izan danez, oso harro nago.
ESPERIENTZI OSO POLITA BENE-BENETAN!

Orain lanera itzultzeko ordua da zoritxarrez... Asko botako ditut faltan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario