Buscar este blog

martes, 29 de noviembre de 2016

HAUSNARKETA

Blog honi amaiera emateko hausnarketa bat egingo dut ikasi dudan guztiaren inguruan. Orokorrean Irailetik hona, IKT-ko saioetan gai asko landu ditugu, baina hauek lantzeko modua oso erakargarria irudi zait irakasleak planteatutako jarduerak dinamikoak iruditu zaizkidalako.

Ikasgai honen dinamismoa definitzeko hitz bat aukeratzeko eskatuko balidate, aurkezpenak hitza erabiliko nuke. Hauen bitartez asko ikasi baitdut, eta programa ezberdinak erabiltzen hasi naiz. Aplikazio asko erabiltzen ikasi dut; Emaze, Prezi, Kahoot, Movie Maker... honako hauek irakaskuntza mundurako oso baliagarriak izango zaizkidala pentsatzen dut.

Landu ditugun gaietatik interesgarriena aukeratu beharko banu, gure presentaziorako gaia, Web 2.0, edo Praktika honen gaia aukeratuko nuke, oso dinamika hona iruditu zaidalako eta gai honek transmititzen zuen guztia oso baliagarria izango zaidalako etorkizunean. Eta gutxien gustatu zitzaidan gaia Big Datarena izango zen oso gai pisutsua iruditu bait zitzaidan.

Bukatzeko klasekideei buruz ez dut kexarik, oso talde ona dela iruditzen baitzait. Bestetik nire taldekideak oso jatorrak eta langileak izan dira eta ideiak botatzeko orduan sortzaileak. Eta guzti hontara irakaslearen jarrera gehitzen badiogu, lan egiteko modu ezin hobe honek gelako giroa oso ona izatea lagundu du.


Mila esker Bego!

Resultado de imagen para gifs eskerrik asko

No hay comentarios:

Publicar un comentario